Portuetxe bidea, 14
Donostia-San Sebastián
agorregi@agorregi.com
Telef.: 943224328
Gure etxean sartzera gonbidatu nahi zaitugu, zeure etxean bezala sentiarazi zaitezen. Izan ere, Agorregin gustokoa dugu egiten duguna, eta guk adina goza dezazun nahiko genuke. Ongi etorri Agorregi jatetxera.
Agorregira hurbiltzen denak sukaldaritza gaztea aurkituko du, baina urteetako euskal sukaldaritzaren erroak ahaztu gabe. Bere ezaugarri nagusien artean kalitatea, lehengaien aukeraketa zehatza eta zerbitzua azpimarra daitezke. Gorka Arzelus sukaldariaren lan bikainak eta Beatriz Bengoetxea jangela-buruaren tratu atseginak, egonaldi ahaztezin bat suposatuko du bertaratzen denarentzat.